Hegoaldeko Bug
Hegoaldeko Bug Південний Буг, Pivdennyi Buh (uk) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 806 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 49°37′53″N 26°25′44″E / 49.6313°N 26.4289°E |
Estatu burujabe | Ukraina |
Oblast | Khmelnytskyko oblasta |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 63.700 km² |
Ur-emaria | 160 m³/s |
Iturburua | Podolian Upland (en) |
Bokalea () | Itsaso Beltza |
Hegoaldeko Bug[1] (ukraineraz: Південний Буг, translit. Pivdennyi Buh; errusieraz:Ю́жный Буг, translit. juzhni bug) Ukrainako hego-mendebaldeko ibaia da. 806 kmko luzerarekin herrialdeko hirugarren ibairik luzeena da.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Podoliako goi-ordokian du sorburua, Khmelnytskytik 90 km mendebaldera. Khmelnytsky, Vinnitsia, Kirovohrad, Odesa eta Mykolaiveko oblastak zeharkatu ondoren, Otxakivetik hurbil Itsaso Beltzera isurtzen da, Dnieper-Bug estuarioa eratuz[2]. 806 kmko luzera eta 63.700 km²-ko arroa ditu.
Zeharkatzen dituen hiri handienak Khmelnytsky, Vinnytsia, Pervomaisk eta Mykolaiv dira.
Hidrologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hegoaldeko Bugen emaria Aleksandrovkan, itsasoratu baino 245 km lehenago, 20 urtez neurtua izan da[3]. Ikertutako arroa 46.200km²-koa da (arro osoaren %72). Urteko batez besteko emaria 110 m³ segundokoa da. Emari handiena martxoan du (258,5 m³/s) eta txikiena abuztuan (66,3 m³/s).
Hegoaldeko Bug ibaiaren batez besteko emariak (m³/s) Aleksandrovkan (Ukraina) neurtuak
Datuak: 1965 eta 1984 artean